top of page
Image-empty-state.png

Clorindo Testa

+KORTeN!: Loop, Pablo Polledri. EH, 2021, 8’. Ani


TOUR D’A* Elkarlanean / Bartzelonako D 'A (D' Autor) Zinemaldiko sail bidaiaria


Gonb.: Alejandro Díaz Castaño (FICX)


La flor (2018. 808’…13h 53’) azken urteetako kultuzko filmen artean nagusia izan dena zinematografiako artefaktua izan bada, oraingoan, Concierto para la batalla de El Tala (2021) filmarekin, Llinasek erakusten du bere zinemak ez duela mugarik (biak ere Fasen proiektatuak). Clorindo Testa izeneko pertsonaia baten aitzakian, bere aitaren adiskide izandako arkitekto bat detektibeen arloko ikerketa batean murgilduko da; ikerketak badirudi ez duela amaierarik izango, eta inola ere susmatuko ez lukeen tokietara eramango du. Eta, kontakizun erogarri horren erdian, intrigazko zinemaren eta autobiografiaren artean, bere burua aurkituko du memoriaren zoko-mokoetan bila, ezustean lagun egingo diotelarik amak eta semeak, emazteak eta arrebak (Laura Paredes eta Veronica Llinas aktoreak).


Zorabiagarria eta oso dibertigarria, Clorindo Testa ez da fikziozko dokumental bat; aitzitik, alferreko muga horiek guztiak behin betiko eraistera etorriko balitz bezala da.


Miragarrien ipuin honek ezustekoa eman zuen Berlingo 2021eko zinemaldian eta Kritikaren Nazioarteko saria irabazi; Mar del Plata jaialdian, berriz, Epaimahaiaren sari berezia eta Sevillako Zinemaldian argazkirik onenarena.

2488 SAIOA - 2023/04/11

Clorindo Testa · Argentina · 2022 · 100 min

Zuz: Mariano Llinás · G.: Mariano Llinás · Arg.: Agustín Mendilaharzu, Tomás Guiñazú, Miguel de Zuviría · Mus.: Gabriel Chwojnik · Akt.: (Dok) Clorindo Testa, Julio Llinás 

bottom of page