top of page
Image-empty-state.png

Cléo de 5 à 7

Agnès Vardak Nouvelle Vaguek eskaini ahal duen eredu bikaina oparitu digu. Benetako denboran, minbizia daukan jakiteko mediku azterketa baten emaitzen zain dagoen Pariseko abeslari baten bizi-larritasuna kontatzen digu; itxaronaldia egin bitartean, Parisen dabil noraezean, eta pertsonaia ezberdinekin egiten du topo, berauek protagonistak behea jota utzi zuten.


Travelling liluragarrien bidez, protagonistaren begien bitartez, Vardak Montparnasetik eraman gaitu, Aljeriako gerlak asaldatutako Parisa atze-oihal gisa, azken batean, Paris hori aktore bat da. Corinne Marchand aktore bikainak berebiziko lana egiten du, porrot egiteko zorian dagoen emakume honen papera eginez.

2003 SAIOA - 2009/11/24 

CLÉO DE 5 À 7 · Frantzia/Italia · 1962 · 90 min. 

Zuzendaritza: Agnès Varda · Gidoia: Agnès Varda · Argazkia: Paul Bonis, Alain Levent eta Jean Rabier · Muntaketa: Laurence Briaud · Ekoizpena: Ciné Tamaris y Rome Paris Films · Aktoreak: Corinne Marchand, Antoine Bourseiller, Dominique Davray, Dorothée Blank, Michel Legrand, José Luis de Villalonga, Loye Payen.

bottom of page