top of page
Image-empty-state.png

Chico & Rita

2010eko Animazioko Film Onenaren Goya Saria


Gonb.: Fernando Trueba, zuzendaria


Berrogeigarren urteen amaierako Kuban, maitasun historia kartsua hasiko dute Chicok eta Ritak. Jazzarekin maitemindurik dagoen piano-jotzaile gaztea da Chico eta Ritak, berriz, abeslari handia izan nahi du. Habanako klub batean dantzaldi batean halabeharrak elkartu zituen gau hartatik, elkartzen eta elkarrengandik urruntzen ditu bi-zitzak, bolero bateko pertsonaiak bezala.


Fernando Trueba da zuzendaria eta Javier Mariscal eta Tono Herrando (Mariscalen anaia txikia) dira zuzendariki-deak. Zera dio Truebak:


“Niretzat, abestia da Chico & Rita, abesti erromantikoa, boleroa. Abeslari baten eta piano-jo-tzaile baten historia da, Kuban, berrogeigarren urteen amaie-ran, eta bizitzak nola elkartzen eta nola elkarrengandik urruntzen dituen kontatzen du abesti batean bezala.


Musika, maitasun, sentsualitate eta kolorez betetako filma da”.

2143 SAIOA - 2013/6/14 

CHICO & RITA · Espainia/Britainia Handia ∙ 2010 ∙ 94 min. 

Zuz.: Fernando Trueba / Javier Mariscal / Tono Herrando ∙ G.: Fernando Trueba eta Ignacio Martínez de Pisón ∙ Mnt.: Arnau Quiles ∙ M.: Bebo Valdés ∙ Eko.: Isle of Man Film / CinemaNX / Fernando Trueba Producciones Cinematográficas S.A. / Magic Light Pictures ∙ Akt.: Animazioa

bottom of page