Cesare deve morire
Gonb.: María Oianguren, Gernika Gogoratuz‐aren zuzendaria eta Ángel Sandimas, laburmetraiaren zuzendaria.
Lagun baten gomendioari jarraituta, Tavianni anaiak antzezlan bat ikustera joan ziren Erromara. Antzokia ez zen batere ohikoa, Ribibbiako segurtasun handiko kartzelan zen emanaldia, eta antzezleak hango presoak ziren. Fabio Cavalliren zuzendaritzapean, hainbat antzezlan prestatzen zituzten kartzelako presoek. Hori ikusita, zuzendari italiarrek horren gaineko pelikula bat egitea erabaki zuten.
Cavalliri Shakespeareren Julius Cesar antzezlana prestatzea proposatu zioten, eta haiek prozesu horren gaineko pelikula bat egitea.
Esan eta egin, horrela sortu zen Cesare deve morire. Esperimentu ausarta zen pelikularena, baina apustua ongi atera zaie zuzendariei.
Izan ere, urte luzez ahanztura artistikoa ezagutu ostean, lortu dute film horrekin zinemaren lehen mailara itzultzea. Berlinalen Urrezko Hartza irabazi zuen filmak, eta horrez gain, Italiako Donatello sari nagusiak eskuratu ditu, bost sari guztira.
2134 SAIOA - 2013/4/23
CESARE DEVE MORIRE · Italia ∙ 2012 ∙ 76 min.
Zuz.: Paolo eta Vittorio Taviani ∙ G.: Paolo eta Vittorio Taviani ∙ Arg.: Simone Zampagni ∙ Mnt.: Roberto Perpignani ∙ M.: Giuliano Tavani eta Carmelo Travia ∙ Eko.: Grazia Volpi ∙ Akt.: Fabio Cavalli, Salvatore Striano, Giovanni Arcuri, Antonio Frasca