Camille Claudel 1915
+Flb: ABUZTUA (F) ∙ Euskadi ∙ 2013 ∙ 17 min ∙ Zuz.: Pello Gutiérrez
Gonb.: Pello Gutiérrez eta David Aguilar (zinemagileak, Zazpi T’erdi ekoiztetxearen egileak) eta Iñaki Sagastume(ekoizlea, Filmotiveren sortzailea).
Zuzendaria Frantziako iparraldean jaio zen, 1958an, herri txiki batean (Bailleul), Lille eta Dunkerke artean; herrialde hori Flandres/Flandes deitzen da. Herrialde horrek eragin handia izan du bere estilo filmikoan, eta han egin zituen Dumont-ek bere lehen eta bigarren filmak: “La vie de Jésus” (1997) eta “Humanite” (1999). Bere zuzendari faboritoak Kubrick, Bergman, Pasolini, Rossellini edo Kiarostami dira. Robert Bresson-en jarraitzailea dela esaten da ere. Estilo propio eta berezia, baina Frantziako zineman sartuta: ‘Aprés la nouvelle vague: le zinema du corps’. “Errealitatea filmatzea gustatzen zait: gozakiak, traktorea, notarioa,…” dio zuzendariak. Filosofía ikasi zuen baita gero irakatsi zuen ere institutu batean Dumont-ek; horrexegatik bere filmetan pentsamendu grekotarra gehi filosofia germaniarra, bortxakeria, erlijioa, sexua eta hila agertzen dira. “Camille Claudel 1915” Berlinale 63.ean (2013) aurkeztu zen eta urte horretan Calin Peter Netzer-en “Pozitia Copilului / Child's Pose” (Romania) filmak irabazi zuen.
2184 SAIOA - 2014/10/14
CAMILLE CLAUDEL 1915 ∙ Francia ∙ 2013 ∙ 97 min.
Zuz.: Bruno Dumont ∙ G.: Bruno Dumont (basado en cartas de Paul y Camille Claudel) ∙ Arg.: Guillaume Deffontaines ∙ Mnt.: Bruno Dumont eta Basile Belkhiri ∙ M.: Johann Sebastian Bach ∙ Eko.: R. Bouchareb / J. Bréhat / Muriel Merlin ∙ Akt.:Juliette Binoche, Jean-Luc Vincent, Sandra Rivera