Black is Blezta II: Ainhoa
+KORTeN!: Txoriak txori, Nitya Lopez. EH, 2021, 12’. Fik
Gonb.: Maria Cruickshank (Ainhoa), Nitya López, Itxaso Gil Iglesias (akt), Kepa Alesso (akt)
XI. Aitzol Aramaio saioa
Ainhoa mirariz sortuko da La Pazen (Bolivian), ama Amanda atentatu parapolizial batean hil eta gero. Kuban haziko da, eta, 1988an, 21 urte dituela, Euskal Herrira etorriko da bere aitaren lurraldea ezagutzeko. 80ko urteak dira, gerra hotzaren amaiera, eta erregimen frankistaren segurtasun indar desagertu berriek zigorgabetasunez ekiten jarraitzen dute.
Josune ezagutuko du, kazetari engaiatua bera; beren lagun kuadrillan murgilduko du, eta adiskide egingo dira. Adiskide horietako bat heroina gaindosia hartuta hilko da; orduan, Ainhoa eta Josune bidaian abiatuko dira Libanon eta Afganistanen barrena eta azkenik Marseillara iritsiko dira. Bidaia horretan, narkotrafikoan eta trama politikoekin dituen lotura ilunetan barneratuko dira.
Animaziozko zinema. Soinu banda ona eta irudi adierazkorrak, istorio ausart eta bipil bat transmitituko dutenak.
2490 SAIOA - 2023/04/25
Black is Beltza II: Ainhoa · Euskal Herria-Argentina · 2022 · 86 min
Zuz.: Fermin Muguruza · G.: Fermin Muguruza, Isa Campo, Harkaitz Cano · Mus.: Maite Arroitajauregi · Animazioa: Mariona Omedes · Akt.: (Ahotsa) Maria Cruickshank, Itziar Ituño, Ariadna Gil, Darko Peric, Gorka Otxoa, Eneko Sagardoy, Jon Plazaola, Antornio de la Torre