Bertsolari
PreZINEBI-ko elkarlanean Saioa · Campos Antzerkia (sala Cúpula)
Bertsolaritza saio batekin osatuko da Amaia Iturriotz, Malen Amenabar, Txaber Ormazabal eta Peio Ormazabalen eskutik
+Flb: Artalde (F) ∙ Euskadi ∙ 2010 ∙ 8 min ∙ Zu.: Asier Altuna
Gonb.: Asier Altuna, zuzendaria eta Gaizka Bourgeaud, argazki-zuzendaria
Bertsolariak bat-batean botatzen ditu bertsoak euskaraz. Ahozko tradizio honek jakin du eboluzionatzen eta gure egunotara egokitzen, bai eta belaunaldi gazteekin konektatzen ere. Estetika soileko artea izanik, harridura sortzen du ikusgarritasuna eta efektu bereziak nagusi diren egunotan. Azken bertsolari txapelketa nagusian, 14.000 lagun elkartu ziren zortzi bertsolari zuzenean ikusteko. Film hau batbateko poesian, isiltasunean eta arte biluzian egindako bidaia da. Zuzendariak berak azaltzen duenez: “Gaiak berak lagundu digu estimulu moduan filma sortzeko prozesuetan. Asko gozatu dugu inprobisatzen, gidoia filma egin ahala idazten, lehenik amaiera pentsatzen –bertsolariek egiten duten bezala–, bertsoen egitura eta pelikularena alderatzen, isiluneekin eta biluztasunarekin jokatzen, bertigoarekin”.
2152 SAIOA - 2013/11/12
BERTSOLARI ∙ Euskadi ∙ 2011 ∙ 90 min.
Zuz.: Asier Altuna ∙ G.: Asier Altuna ∙ Arg.: Gaizka Bourgeaud ∙ Mn.: Laurent Dufreche ∙ M.: Herrikojak ∙ Eko.: Txintxua Films · Akt.: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Miren Amuriza, John Miles Foley