Belye nochi pochtalyona Alekseya Tryapitsyna
Aurkezpena: Alfonso C. Vallejo
“Gau zurien postaria” (2014), Andrei Konchalovsky-ren film pertsonala da. Bere irudi poetikoek eta egiteko moduek, Tarkovski errusiar zinemagile handia dakargu burura. Haren lagun eta kide izanak, film xume honen bitartez omenaldia egiten diona. Lirismo izugarriaz baliaturik, emoziozko bidai introspektibo batetara eramaten gaituen istorio bisuala da.
Kenozero lakuan biztanle gutxiko komunitatea bizi da. Kanpoko eraginik eta kontakturik gabe bizi den biztanlego honek, postaria du mezulari nagusi. Postaria (Aleksey Tryapitsyn), bi munduen arteko lotura bakarra delarik, bi gertakizunek honen ibilbidea aldatuko du.
Bidai berri honek bizitzak dituen elementu esentzialetara eramango du postaria.
Dokumentala eta fikzioaren arteko filma da. Zuzendariak inprobisazio librea erabili arren, irudi eta argazki ederrak azaltzeko gaitasuna aurkeztuko du. Konchalovsky Veneziako Zinemaldian saritua izan zen zuzendari hoberena bezala Zilarrezko Lehoiarekin.
2249 SAIOA - 2016/5/24
BELYE NOCHI POCHTALONA ALEKSEYA TRYAPITSYNA ∙ Errusia ∙ 2014 ∙ 100 min.
Zuz.: Andrei Konchalovsky ∙ G.: Elena Kiseleva eta Andrei Konchalovsky ∙ Arg.: Aleksandr Simonov ∙ M.: Eduard Nikolay Artemiev (AKA Edward Artemyev) ∙ Eko.: Production Center Of Andrei Konchalovsky ∙ Akt.: Aleksey Tryapitsyn, Irina Ermolova, Valentina Ananina, Timur Bondarenko