Belle de jour
Buñuelek J. Kesselen “Belle de Tour” eleberria Pantaila Handira eramatea onartu zuen, moldaketa egiteko askatasun osoa uzten bazioten. Eta lortu egin zuen. Veneziako Zinemaldian Urrezko Lehoia irabazi zuen. Filmak Séverine du protagonista, maite duen mediku baten emazte burgesa, baina beronekin harreman intimoak izateko gai ez dena.
Egitura simetriko nabarmen batez “Belle de Jour” batez ere bilaketa baten istorioa da, emakume masokista baten barnerako bidaiari buruzkoa, zein obsesionatuta dagoen hartua eta desiratua sentitzeko. Franco hil arte, Espainian debekatuta egon zen, Buñuelen arrakasta komertzial handiena izan zen eta C. Deneuve aktorearekin bere lehenengo kolaborazioa.
1985 SAIOA - 2009/4/21
BELLE DE JOUR · Frantzia-Italia · 1967 · 101 min.
Zuzendaritza: Luis Buñuel · Gidoi: Luis Buñuel eta Jean-Claude Carrière · Argazkia: Sacha Vierny · Muntaketa: Lousette Hautecoeur · Ekoizpena: Robert et Raymond Hakim · Aktoreak: Catherine Deneuve, Jean Sorel, Michel Piccoli, Geneviève Page, Pierre Clémenti, Françoise Fabian.