Bacalaureat
Fas Zineklubareko Ohiko Bazkide Asanblada
50 urte betetzear dagoen gizon bat da Romeo, bere ezkontza bukatuta ikusten du, baita bere belaunaldiaren ezintasuna herria aldatzeko ere. Bere nahi guztiak batxilergoa maisuki bukatu berri duen alaban finkatzen ditu, Ingalaterran unibertsitate ikasketak egitera bultzatuko duena. Baina lehen azterketaren aurreko egunena 18 urteko neskak etorkizunerako bere planak bertan behera utzi ditzakeen sexu eraso bat pairatzen du. Hemendik aurrera, Romeo bere esku dagoen guztia egingo du alabaren etorkizuna bermatzeko. Thriller moduan kontatuko istorioa honen bidez Ceausescuren erorketa eta gero herriak jasatzen zuen egoera sozio-politikoa isladatu nahia du.
Gurasoak seme-alaben ibilbidea finkatu behar dutenez arago, egoera anitz aurkezten dira non pertsonaien integritate morala dudan jartzen den epairik eman gabe, epaia ikusleen esku lagata. Filmak Cannes 2016 urtean zuzendari onenaren saria (ex aequo) lortu zuen.
2308 SAIOA - 2018/2/13
BACALAUREAT ∙ Frantzia/Belgika/Errumania ∙ 2016 ∙ 118 min.
Zuz.: Cristian Mungiu ∙ G.: Cristian Mungiu · Arg.: Tudor Vladimir Panduru · Mnt.: Mircea Olteanu · Eko.: Why Not Productions / Mobra Films · Akt.: Adrian Titieni, Maria-Victoria Dragus, Lia Bugnar