Autumn Blood
FANT & FAS Saio berezia, FANT-ekin elkarlanean
Emanaldia Golem Alhóndiga zinemetan
Guraso barik geratu diren bi ume errugabek euren kontura bizitzen jarraitzea erabakiko dute, gizarte zerbitzuek eraman aurretik. Euren konfiantza merezi duen ama bakarra Ama Natura da. Baina natura, batzuetan, eta gizadia ere, batzuetan… Ez dago hitz askorik film honetan, baina emozioak oso sakonak dira.
Markus Blunder nazioartean arrakasta handia lortu duen publizitate zuzendaria da, oso ezaguna bere ikusmen efektu bikainen eta bere pertsonaien emozio errealistaren ondorioz. Hainbat film labur zuzendu eta ekoiztu ondoren, Markusek publizitate orokorreko kanpainetako iragarki sarituak zuzendu ditu ospe handiko bezeroentzat. Autumn Blood bere lehenengo film luzea da.
2212 SAIOA - 2015/5/12
AUTUMN BLOOD ∙ Austria ∙ 2013 ∙ 100 min.
Zuz.: Markus Blunder ∙ G.: Stephen T. Barton eta Markus Blunder ∙ Arg.: Reed Morano ∙ Eko.: Dreamrunner Pictures / Mountain Film ∙ Akt.: Sophie Lowe, Peter Stormare, Maximilian Harnisch, Gustaf Skarsgård