Aquarius
Mugarik gabeko ekonomilari-ekin elkarlanean saioa
Clara 65 urteko emakume bat da, kazetaria eta musika kritikaria izandakoa. Gizarte maila onekoa, bizitzan hainbat gorabehera gainditu behar izan ditu; besteak beste, senarraren heriotza eta minbizia.
Errezifen bizi da, Aquarius Eraikineko apartamentu batean, itsasoaren aurrean. Baina eraikuntza enpresa batek eraikina bota nahi du garaiarekin bat datorren berri bat egiteko; Clara andrea da saldu
nahi ez duen jabe bakarra.
Erritmo mantsokoa da, eta dokumental bat gogorarazten duten formak ditu; botere ekonomikoari aurre egiten dion emakume batek erakusten duen erresistentziaren gaineko istorioa kontatzen du; norbanakoa sistema neoliberalaren aurka, zeinaren ideologia negozio eskoletan transmititzen baita, negozio handietarako antsia duten profesional nartzisistak sortuz.
2371 SAIOA - 2019/12/10
AQUARIUS · Brasil · 2016 · 140 m.
Zuz.: Kleber Mendonça Filho · G.: Kleber Mendonça Filho · Argazkia: Pedro Sotero, Fabricio Tadeu · Akt.: Sonia Braga, Irandhir Santos, Maeve Jinkings, Julia Bernat, Carla Ribas, Fernando Teixeira, Rubens Santos, Humberto Carr o, Zoraide Coleto, Buda Lira, Barbara Colen, Paula De Renor, Daniel Porpino, Pedro Queiroz, Germano Melo