Antichrist
Bere emazteari semearen ustekabeko heriotza gainditzen laguntzeko, senarrak, psikologoak, basoaren erdian galduta dagoen etxola batera eramatea erabaki du, hauxe da beraren seme txikitxoarekin azken uda eman zuen lekua. Baina terapiak ez bide du funtzionatu, emaztea era bitxian jokatzen hasten da eta natura ere bai...
“Anticristo” von Trier egoera garbian da: gidoi gogorra in crescendo, amaiera harrigarriaz, ikuslearen emozioak erabiltzeko era zuhurra, filmaren hizkuntzaren erabateko kontrola eta generoekiko jokoa, sarerik gabeko jauzia egiteko prest dauden bi aktoren arteko tentu klaustrofobikoarekin batera. Hau guztia, Danimarkako zuzendariaren erru, emakume, sexu eta minari buruzko ohiko obsesioekin.
2009 SAIOA - 2010/1/19
ANTICHRIST · Dinamarka/Alemania/Frantzia/Suecia/Italia/Polonia · 2009 · 104 min.
Zuzendaritza: Lars von Trier · Gidoia: Lars von Trier · Argazkia: Anthony Dod Mantle · Muntaketa: Åsa Mossberg eta Anders Refn · Ekoizpena: Zentropa Entertainments, Arte France Cinéma eta ZDF/Arte · Aktoreak: Willem Dafoe, Charlotte Gainsbourg.