top of page
Image-empty-state.png

Anhell69

X. KORTeN! saria 2023: "El cometa", Aitor Elorriaga


Sari berezia: "Txotxongiloa", Sonia Estévez


Gonb.: Aitor Elorriaga, Sonia Estévez, David Ontoria


Tituluak, jada (Anhell69-ek), argi eta garbi ematen digu arrasto bat, batetik angel (aingerua) eta bestetik hell (infernua, hondamena, mina). Eta ez gara 69-a azaltzen hasiko. Ian Duryk, jada, kantatzen zuen 1977ko hartan, Sex &Drugs& Rock and Roll (R&R beharrean jar bedi beste edozein musika mota). Baina Theo Montoya gazteak (Medellin, Kolonbia, 1992) koska bat estuago jartzen du.


Krudelkeria natural batez, Theo Montoyak amildegira garamatza, hegan egin edo infernuetara jaits zaitezkeen gune horretara, non “bizitzak ez baitu deus balio” eta horregatik sutsuki bizi behar dugu, egun edo bihar zer gertatuko den begiratu gabe. Gaur bazara, eta bihar ikusiko da.


Maisuki egina (eta sinbolismoz betea) Victor Gaviria zinemagile kolonbiarrak Medellingo kaleetan kamera geldoan hil-autoa gidatzen duenekoa.

2510 SAIOA 19 / 12 / 2023

Anhell69 · Kolonbia/Errumania/Frantzia/Alemania · 2022 · 75 min

Zuz.: Theo Montoya · G.: Theo Montoya · Arg.: Theo Montoya · Akt.: Camilo Najar, Sergio Pérez, Juan Pérez, Alejandro Hincapié, Julian David Moncada, Camilo Machado, Víctor Gaviria, Alejandro Mendigana

bottom of page