top of page
Image-empty-state.png

Ane

Gonb.: David Pérez Sañudo (zuz), Aitor Eneriz (gid)


2009. urtea da, eta Gasteizen gaude. Protesta gogorrak izaten ari dira AVEren eraikuntzaren aurka. Lide zaindaria lanean ari dela, leherketa bat ikusiko du obrako edukiontzi baten parean. Etxera itzultzean, Ane ez dago, eta ez da azaltzen; Libe haren bila abiatuko da senar ohiarekin, eta agerian geldituko dira lanean dituzten arazoak eta sentimenduak, baita haien batere xarmarik gabeko bizimodua ere.


Filma euskaraz egina dago, eta estetika errealista du; ez du baloraziorik egiten, eta gehiago erakusten du nolako ezagutza falta egon daitekeen etxe berean bizi den alaba horrenganako.


David Perez Sañudoren lehen film luzea da, eta euskal zinemagintzaren Irizar saria jaso zuen iazko Zinemaldian; Goyetan, berriz, bi protagonistek jaso dituzte sariak, baita Marina Paresek eta Perezek berak egokitutako gidoiak ere.

2428 SAIOA - 2021/6/1 

ANE · Espainia · 2020 · 100 m. 

Zuz.: David P. Sañudo · G.: David P. Sañudo, Marina Parés · Arg.: Víctor Benavides · Akt.: Patricia López Arnaiz, Jone Laspiur, Mikel Losada, Aia Kruse, Luis Callejo, Nagore Aranburu, Mariana Cordero, Gorka Aguinagalde

bottom of page