top of page
Image-empty-state.png

Ana de día

+Flb (KORTeN!): Algunas aves vuelan solas, Andrea Jaurrieta


Gonb.: Iván Luis (eko) y 'Mona' Mónica Martinez (akt)


Nafar gazte honen (Iruñea, 1986) obra lehenengoa da. Andreak emakume baten erretratu zoragarria egingo du; dena duela iduri du: abokatu zoragarria, mutil lagun ederra (eta maitagarria), familia aberatsekoa. Eta halako batean, krak! Dena pikutara doala ematen du, eta bere burua berrasmatu beharrean gertatzen da, errealitatea edo ametsa, flashback edo forward (bihozkadak)... Labirintoa (apur bat atsekabetua).


Kamera ederki erabili ez ezik, ‘maitasunez’ zuzentzen ditu: Ingrid Garcia Jonsson (Ana), Fernando Albizu (kabareta) eta haren troupe osoa, Mona Martinez (Sole, pentsioaren jabea) eta maizterrak… Pentsionista surrealistak bigarren bizileku bat prestatzen ‘Anarentzat’ (geldiune  bat, lehen bizilekuan izan dituen gorabeheren ondoren: kabareta). Lan sendoa, bai gidoi aldetik eta bai errealizazio aldetik. Gozamena.

2359 SAIOA - 2019/6/18 

ANA DE DÍA · Espainia · 2018 · 105 m. 

Zuz.: Andrea Jaurrieta ∙ G.: Andrea Jaurrieta ∙ Mus.: Aurélio Edler-Copes ∙ Arg.:: Juli Carné Martorell ∙ Eko.: Andrea Jaurrieta P.C / No Hay Banda ∙ Akt.: Ingrid García Jonsson, Mona Martínez, Fernando Albizu, Álvaro Ogalla, Irene Ruiz

bottom of page