Alma viva
Gonb.: Silvia Lobo (Banatzailea)
Uda guztietan, Salome bere familiaren herrira itzultzen da oporraldian. Oraingo aldian, alaitasuna eta festa giroa etenda geldituko dira amonaren heriotzagatik. Orduan, helduak ondare kontuez eztabaidan hasiko dira, eta gatazkak izango dituzte auzokideekin hiletaren aurretik. Gatazka horien erdian, Salome amonaren kondairetan babestuko da, eta haren boterea sentitzen hasiko da; horri esker, familia batzea lortuko du.
Zuzendariaren aurreneko film luzea, ziur asko haurtzaroko oroitzapenetan inspiratua, Frantziatik Portugalera oporretan joaten zeneko garaian. Egiazkotasunez aurkezten du nola bizi diren batera tokian tokiko sinesmenak eta modernitateko balioak, eta batzuetan elkarrekin tupust egin eta beste batzuetan bat egiten dutela.
Errealismo magikoa, kostunbrismoa eta tremendismoa, umore ukitu garrantzitsuekin.
2504 SAIOA - 2023/11/7
Alma Viva · Portugal/Frantzia/Belgika · 2022 · 88 min
Zuz.: Cristèle Alves Meira · G.: Cristèle Alves Meira, Laurent Lunetta · Arg.: Rui Poças · Mus.: Amin Bouhafa · Akt.: Lua Michel, Ana Pradão, Jacqueline Corado, Catherine Salée