top of page
Image-empty-state.png

Ahlat agaci

Idazle gazte bat jaioterrira itzuli da, eta familiarekin eta lagunekin elkartuko da berriro; aldi berean, inspirazioa berreskuratzen saiatuko da filmari izena ematen dion eleberria bukatzeko.


Madariondo makatzak udareak ematen ditu, baina bere fruituak ez dira perfektuak, zapore mingotsa dute. Protagonistaren aitaren metafora bat da; izan ere, arazoz eta zorrez beterik

aurkitzen baitu.


Aita-semeen arteko harremana, ertz askokoa eta hunkigarria da; gainera, pasarte aipagarriak ditu, besteak beste: bi iman islamean gerta daitekeen aldaketaz hizketan ari direnekoa.


Lan honen zuzendaria gaur egungo Europako zinemagintzako baliotsuenetakotzat hartzen da. Zinema pausatua, adierazpen intentsitate handikoa, emozioaren eta gogoetaren artean

igarotzen dena.

2378 SAIOA - 2020/2/11 

AHLAT AGACI · Turkia/Macedonia · 2018 · 128 min. 

Zuz.: Nuri Bilge Ceylan · G.: Nuri Bilge Ceylan, Akin Aksu, Ebru Ceyla · Akt.: Dogu Demirkol, Murat Cemcir, Hazar Ergüçlü, Bennu Yildirimlar, Serkan Keskin, Tamer Levent, Öner Erkan, Ahmet Rifat Sungar, Akin Aksu, Kubilay Tunçer

bottom of page