top of page
Image-empty-state.png

Aferim!

Estreinaldia Bilbon


Berlinale zuzendari onena 2015


Lan harrigarria da, eta Errumaniar Institutuari esker izango dugu Fas Zineklubean. Radu Jude (1977, Bukarest) filmaren zuzendariak Zuzendari Onenaren Saria jaso zuen Berlinen, 2015ean, film horri esker eta, hala eta guztiz ere, ia ikusezinak dira (egilea zein filma bera) ‘Banatzaile’entzako.


Bere bosgarren filma izan zen Aferim! (2018ko irailean estreinatuko du zortzigarren filma) eta, musikaren eta zuri-beltzeko irudi horien bitartez, jaiotzen ari den Errumania Erreinuaren (Valaquia, Moldavia, Transilvania) HISTORIO zirraragarrian murgiltzen gaitu.


Lautaden irudi ikusgarriek beste garai batzuetara eramaten gaituzte eta, modu oso finean ‘jositako’ gidoiaren bitartez, umorez gidatzen gaitu HISTORIAN zehar.Era horretan, garai hartako krudeltasunak ez dirudi horren krudela, baina krudela da azken batean.


Ekialdeko zinema zuzendarien gaur egungo olatu horretako kideetako bat da Radu Jude, eta denboran distantzia hartzea aukeratzen du (gainerakoek ez bezala), ikusleoi errealitate soziala erakusteko (nekazaritza-ingurunekoa garai hartan).Filmak irauten duen 108 minutuetan, tonu dibertigarriari eusten dio (Historia irakasteko modu bat).Eta, filmaren horren ibiltaria izanda, pertsonaiengatik, terminologiagatik (XIX. mendea) eta gertatzen denagatik, minuturo adi egotera behartzen gaitu, galdu nahi ez badugu.

2331 SAIOA - 2018/11/6 

AFERIM! · Errumania/Bulgaria/Errep. Txekiar/Frantzia · 2015 · 108 min. 

Zuz.: Radu Jude · G.: Radu Jude, Florin Lazarescu · Arg.: Marius Panduru (B-N) · Eko.: HiFilm Productions · M.: Antonie Pantoleon-Petroveanu (1796–1854), Trei Parale (grupo) · Akt.: Teodor Corban, Mihai Comanoiu, Cuzin Toma, Alexandru Dabija, Luminita Gheorghiu, Victor Rebengiuc, Alberto Dinache, Alexandru Bindea, Mihaela Sirbu, Adina Cristescu, Serban Pavlu, Gabriel Spahiu

bottom of page