A Vingança De Uma Mulher
Bilbon estreinaldia.
+Flb: Éter (F) ∙ Euskadi ∙ 2014 ∙ 15 min ∙ Zuz Daniel Cortazar
Gonb.: Belén Ruiz, kazetaria eta filosofoa
Bizitzako gozamenak agortuta, Roberto udazkeneko gogaitasun sakon baten biktima da. Dandy bat, esango dute batzuek; libertino bat, esango dute besteek. Gau batean, bidaia luze baten ostean lisboar aretoetara itzultzen ari dela, emakume misteriotsu batekin gurutzatuko da zori hutsez, Espainiako gizon aberatsenetako baten emaztearekin.
Erabateko maitasun eta krimen lazgarri baten istorio honekin izandako ezusteko topaketak betirako aldatuko du bere munduaren ikuskera. Jules Barbey d’Aurevilly-ren Las diabólicas-en (1874) barne dagoen kontakizun homonimoaren adaptazio librea.
2258 SAIOA - 2016/10/25
A VINGANÇA DE UMA MULHER ∙ Portugal ∙ 2012 ∙ 104 min.
Zuz.: Rita Azevedo Gomes ∙ G.: Rita Azevedo Gomes (Jules Barbey d’Aurevilly-ren kontakizun batean oinarrituta) · Arg.: Acácio de Almeida · Mnt.: Patricia Saramago · Eko.: C.R.I.M. Produções · Akt.: Rita Durão, Fernando Rodrigues, Hugo Tourita, Duarte Martins