A hora da estrela
+ XI. KORTeN! saria 2024
Gonb.: María Corral, + XI. KORTeN!-ren irabazlea
Zuzendariaren opera prima, La hora de la estrella (1985), Brasilgo zinemako klasiko bat da.Gidoia Clarice Lispector idazlearen izenburu bereko eleberriaren egokitzapena da.
Macabearen istorioa kontatzen du. Macabea herrialdearen iparraldeko etorkin ia analfabetoa da, eta Sao Paulora joan da mekanografo. Pentsio ziztrin batean bizi da.
Olimpico ezagutu du, iparraldetik datorren metalurgia langilea eta harekin harremana hasi du. Hark, ordea, bere lankide batengatik utzi du.
Eguneroko bizitzako bakardadeari buruzko elkarrizketa gutxiko filma.
Marcelia Cartaxoren interpretazioak Zilarrezko Hartza jaso zuen Berlingo Zinemaldian, berarentzat ere lehen lan zinematografikoa izanik. Atzerriko film onenaren Oscar sarira aurkeztu zen, baina ez zuen lortu; Brasiliako Zinemaldiko garaile nagusia izan zen, ordea.