A estación violenta
+Flb (KORTeN!): Ancora lucciole, María Fernández
Anxos Fazans galiziarraren opera prima da; oso pelikula intimista, Manual Jaboisen izen bereko nobelan oinarritua eta galizieraz filmatua. Galiziako kostaldeko herrixka batean gertatzen da istorioa. Antzinako adiskideek elkar topatzen dute berriz; lehen eszenan, bilutsik daude hondartzako uretan, eta, urte asko geroago, iraganeko une on eta txar haiek gogorarazten dituzte; horrekin batera, orainaldiaz eztabaidatzen dira, eta
etorkizun eskasa ikusten dute.
Istorio horretan, gai unibertsal bat planteatzen da, errotzearen eta deserrotzearen arteko gatazka, kanpora joan nahi baina bertan gelditzen direnena.
2340 SAIOA - 2019/1/22
A ESTACIÓN VIOLENTA · Galizia · 2017 · 68 m.
Zuz.: Anxos Fazáns · G.: Xacobe Casas, Anxos Fazáns, Daniel Froiz, Ángel Santos · Música / Musika: Charles Rapante · Akt.: Xiana Arias, Xosé Barato, Nerea Barros, Laura Lamontagne, Alberto Rolán