top of page
Image-empty-state.png

À plein temps

Mugarik gabeko Ekonomilari-ekineta Ekonomisten Euskal Elkargoa-rekinelkarlanean saioa


Gonb.: Leire Serrano Alberdi (Espacio Regadera)


Erretratu errealista eta estresagarri bat: bi ume dituen emakume bat ogia irabazteko egunero borrokatzen da; Paris kanpoaldean bizi da, eta hiriaren erdialdeko luxuzko hotel batean egiten du lan. Lanpostu hobe bat eskura dezakeela-eta lan-elkarrizketa baterako deitzen diotenean, greba orokor bat lehertzen da, eta garraio publikoa paralizatu egiten da. Lasterketa erogarri batean murgilduko da, garaiz iristeko bidean topatzen dituen oztopo guztiak gainditu nahian.


Ikuslea harrapatzea lortzen du filmak eguneroko bizimodu gogorraren zurrunbiloan; kamerak hurbiletik jarraitzen dio protagonistari, eta plano laburren bitartez emakumeak pairatzen duen tentsioa transmititzen du.


Gidoi zehatza, kameralaria haren zerbitzura eta musika lagungarria. Pertsonaiak, ongi erretratatuak, behar diren trazuekin eta bikainki interpretatuak.

2484 SAIOA - 2023/03/07

À plein temps · Frantzia · 2021 · 87 min

Zuz.: Eric Gravel · G.: Eric Gravel · Arg.: Victor Seguin · Mus.: Irène Drésel · Akt.: Laure Calamy, Anne Suarez, Geneviève Mnich, Nolan Arizmendi, Sasha Lemaitre Cremaschi, Cyril Guei, Lucie Gallo, Agathe Dronne, Mathilde Weil

bottom of page