Zorak Arruti Pérez
Zinema teknikaria
(Zarautz, Gipuzkoa. 2003)
Oinarrizko ikasketak Zarauzko Lizardi Institutuan egin zituen. Gero, zinema-ikasketak egiten du Bilboko Euskal Herriko Zinema Eskolan (ECPV/EHZE), hor bi film labur zuzentzen du: Vuela (2022) eta Gotas (2022). 2022ko abenduan, Mendi Film Festival-en (Bilbo) Epaimahai Gazte gisa parte hartzen du. 2023an, argazkilari gisa, Argazkizale Elkarteak antolatzen duen Zarautzen urtero ekaineko erakusketan parte hartzen du.
2021ean Negu hurbilak-en (Negu Kolektiboa: Ekain Albite, Mikel Ibarguren, Nicolau Mallofré eta Adriá Roca. 2023) film luzeko proiektuan sartu zen Casting Zuzendari gisa. Era berean, 2023an Sweet Rage taldearen 'Erabaki ausartak' bideokliparen Produkzio Laguntzaile gisa parte hartzen du. Eta duela gutxi, aktore gisa, Head Holes taldearen 'Nightclub' (Sara Diéz García. 2024) bideoklipean lan egiten du.
Fasera bisitak:
2524 Saioa 2024/04/23 Negu hurbilak / Arnasa (flb)
Filmegintza: Vuela (flb, 2022), Gotas (flb, 2022)