top of page
Image-empty-state.png

Xabier Aierdi Urraza

Soziologoa eta EHUko irakaslea

(Zeberio. 1957)


Soziologian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (1980) eta Soziologian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU. 1990). Immigrazioan, gizarte-zerbitzuetan, DSBEan eta abarretan aditua, nazioko eta nazioarteko hainbat argitalpenen egilea da, txostengile izan da hainbat kongresutan, eta 36 urtez Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titularra izan da graduondoko hainbat ikastarotan, masterretan eta doktorego-ikastarotan irakasten.


Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiaren sortzailea eta zuzendaria izan zen, 2003an sortu zenetik 2011ra arte. Era berean, immigrazioaren arloko Begirune Ikerketa Laborategiko zuzendaria (2011-2013) eta Eusko Jaurlaritzaren aholkularia izan zen Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean (2014-2016).


Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia eta Gizarte Lan Saileko zuzendaria eta AVSP-ESZPE Soziologia eta Zientzia Politikoko Euskal Elkarteko lehendakaria izan da. 2018an Begirune Fundazioko presidentea. Gizarte-politiken arloan ere hainbat ikerketa egin ditu.


Fasera bisitak:

2288 Saioa     2017/06/06   Mil pasos (antzezlana) / Les amants du Pont Neuf (BIZITEGI-rekin elkarlanean)

bottom of page