Vicente Peñarrocha Lizondo
Zinema gidoigile, zuzendari eta ekoizlea
(Valentzia. 1965)
Madrilgo Complutense Unibertsitatean Irudia eta Soinua ikasi zuen eta Kaliforniako Santa Monica Collegen Psikologia. Los Angelesen lan txikiak egin zituen Hollywooden eta Los Angeleseko AFIn (American Film Institute) Zinema Ekoizpena ikasi zuen.
Espainiara itzulita, aktoreen zuzendaritzan trebatu zen William Laytonen estudioan, eta interpretazioa ikasi zuen Claudia Fresekin.
Telebistako gidoilari gisa, Periodistas edo Un paso adelante telesailetan parte hartzen du. Zinemako gidoilari gisa, Gonzalo López-Gallegoren Nómadas(2001) filmean egindako lana nabarmentzen da. Fuera del Cuerpo (2004) filmarekin, bere lehen film luzearekin, Gidoilari Onenaren eta Zuzendari Onenaren saria lortu zuen Malagako Zinemaldian.
Fasera bisitak:
1932.1 Saioa 2008/01/08 Arritmia
Filmegintza: Arritmia (2007), Fuera del cuerpo (2004), Nómadas (gidoi, 2001)