Vicente Molina Foix
Idazlea, zinema gidoigile eta zuzendaria
(Elx, Alacante. 1946)
Zuzenbidea eta Filosofia eta Letrak ikasi zituen Madrilgo Unibertsitatean (gaur egun Komplutense). Josep María Castelleten eleberrietan olerkari gisa ezagutzera eman bazen ere, ondoren narratiban, antzerkian, saiakeran eta kritika literario eta zinematografikoan aritu da.
68ko belaunaldikoa da, eta haren bizipen-erreferentziak zineman eta literaturan daude. Bere obra, beti introspektiboa, paisaia onirikoetatik mugitzen da, kutsu surrealistako paisaietatik eta aginduzko forma eta tradizionalaren aurkakotasun argian. Bere eleberrien artean daude Museo provincial de los horrores (1970), Busto(1973), La comunión de los atletas(1979), Los padres viudos (1983), La quincena soviética (1988), La edad de oro (1993), La misa de Barojo (1995) eta La mujer sin cabeza (1997).
Los abrazos del pulpo (1985) eta Don Juan último (1994) antzezlanak ere idatzi zituen, baita Luis de Pabloren operako libretoa, El viajero indiscreto(1990). Eta Fan fatal (1987), El cine estilográfico (1993) eta La edad de oro (1997) saiakerak ere.
Poesiara itzuli zen Los espías del realista(1990) eta Vanas penas de amor (1998) lanekin. 2000. urtean El novio del cineargitaratu zen. Bertan, Molina Foixek memoria eta saiakera nahasten ditu, irakurleari zinemarekiko duen pasioa transmititzeko. 2001ean egin zuen debuta zuzendari eta gidoilari gisa, Sagitario filmaren estreinaldiarekin. 2002an El vampiro de la calle Méjico eleberria argitaratu zuen.
Fasera bisitak:
1853 Saioa 2005/11/22 Sagitario
Filmegintza: Sagitario (2001), Correo de guerra (gidoi, flb, 1972)