Vicente Aranda Ezquerra
Zinema gidogile eta zuzendaria
(Bartzelona. 1926 – Madrid/ Madril. 2015)
Gure zuzendari ezagun eta emankorrenetako bat da. 1963an Roman Gubernekin Brillante porvenirzuzendu zuen, bere lehen filma, eta 1965ean Fata Morgana, Bartzelonako Eskolako lanik adierazgarrienetako bat.
Ondoren, zinema komertzialago batera hurbiltzen da, baita fantastikora edo erotikora ere. Adibide batzuk: Las crueles (1969), La novia ensangrentada (1972) eta Clara es el precio (1974).
Cambio de sexo(1977), Victoria Abril protagonista duena, aktriz-zuzendari harreman emankor baten hasiera izango litzateke, eta horren emaitza izan dira, besteak beste, La chica de las bragas de oro (1980), El Lute (1987), Amantes (1991), Zuzendaritza Onenaren Goya Saria irabazi zuena, edo Libertarias (1996).
Ia beti literatura-testuak hartuz zinemara egokitzeko, eta bere pertsonaia femeninoak nabarmenduz. Bere zineman ere sexuari tapoirik gabe, zuzenean eta aske aurre egiten dio.
Azken urteotan, Espainiako zinemako filmik arrakastatsuenetako batzuk zuzendu ditu, hala nola Juana la Loca (2001) eta Carmen (2003).
Bost hamarkada filmak egiten, 60., 70., 80., 90. eta 2000. hamarkadetan, beti bere zinemaren arrastoa utziz.
Fasera bisitak:
1950 Saioa 2008/05/27 Canciones de amor en Lolita’s Club
Oinarrizko filmegintza: Canciones de amor en Lolita's Club (2007), Carmen (2003), Juana la Loca (2001), La pasión turca (1994), Amantes (1991), Si te dicen que caí (1989), El Lute II: Mañana seré libre (1988), El Lute: camina o revienta (1987), Tiempo de silencio (1986)