top of page
Image-empty-state.png

Urko Olazabal Ortiz de Zarate

Aktorea eta zuzendaria

(Bilbo. 1978)


Urretxindorra ikastolan (Bilbo) ikasi zuen. Eskulturan lizentziatu zen, Arte Ederretan, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV). Ondoren, interpretazioan eta zuzendaritzan trebatu zen Barakaldoko BAI Heziketa Eszenikoko Zentroan.


Zineman eta telesailetan aktore gisa egiten du lan, batez ere Euskal Herrian.


Aktore gisa egindako ibilbideaz gain, bi film labur idatzi eta zuzendu ditu: Anujin(2016, Medina del Campoko Zinema Astean egindako gidoiagatik saritua) eta Mithyabadi(2018), bisitatu gintuenean filmatzen ari zena.


Muntaketa-lanak (edizioa) ere egiten ditu Estankona: ‘Erregua’ (2015, bideoklipa), eta film laburretan, berriz, Anujin (2016), Hasiera, Felipe Ugarte (2016), Dam to Dam, Elena Saenz (2016), Il dolce far, Richard Sahagún (2018) eta Mithyabadi (2018).


Fas bisitak:

2519 Saioa     2024/02/27   Falcon Lake / Agrio (flb)

2278 Saioa     2017/04/04    Eat that question: Frank Zappa in his own words / Anujin (flb)

Filmografia: Mithyabadi (2018, flb) · Anujin​ (2016, flb)

bottom of page