top of page
Image-empty-state.png

Unai Guerra Buenechea

Diseinatzaile grafikoa, efectu bisualak, postprodukzioa eta ikus-entzunezko kudeatzailea Larrotxene K. Etxea

(xx. --)


Arte Ederretan eta Ikus-entzunezkoetan lizentziatua (EHU/UPV. 1998) eta graduondokoa Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Publizitatean (UPV/EHU. 2000). 1998az geroztik, grafismoaren eta zinema- eta telebista-postprodukzioaren arloan egiten du lan profesionalki. Bost urtez ETBko grafismo saileko kide izan zen.


2002an BIT & MINA estudioa sortu zuen eta bertan ikus-entzunezkoen saila zuzentzen du. Eta 2006an IRUSOIN ekoiztetxeko lantaldean sartu zen arte zuzendari gisa.


Motion Graphics nazioarteko tailerreko irakaslea da San Antonio de los Bañoseko (Kuba) Nazioarteko Zinema eta Bideo Eskolan. 2008an Kromafilm laburra zuzendu zuen, EITBk antolatutako bat-bateko film laburren jaialdiko irabazlea. 2010ean Argilun film laburra zuzendu zuen, Eitbkultura bideogintza-lehiaketaren irabazlea. 2014an ETBk koproduzitutako Trikifolia dokumental luzea zuzendu zuen. Garai horretan Fas zineklubeko bazkidea da.


Ikusizko efektuak eta kreditu-kartak diseinatu ditu A Belfast Story (Nathan Todd. 2013) edo Fisín, a outra cara do combate (Margarita Hernández. 2015) eta euskaldunak: Lucio (2007), 80 egunean (2010), Urte Berri on Amona (2011), Bertsolari (2011) edo Loreak (2014), besteak beste.


Fasera bisitak:

2268 Saioa     2017/01/31   Duelo a las doce (flb) / Risttuules

2101 Saioa     2012/05/15   Urrezko eraztuna (flb) / La vida útil

Oinarrizko filmegintza: Glittering Misfits (dg. 2019) · Hileta (dg. flb. 2016) · A Revenge Story (dg. flb. 2015) · Mañana no es otro día (dg. flb. 2015) · La propina (dg. flb. 2014) · Loreak (dg. 2014) · 3665 (dg. flb. 2013) · A Belfast Story (dg. 2013) · Urrezko eraztuna (flb. 2011) · Bertsolari (dg. 2011) · Argilun (flb. 2010) · Kroma (flb. 2008) · Lucio (dg. 2007)

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page