top of page
Image-empty-state.png

Txema Muñoz

Kultura-kudeatzailea (ikus-entzunezkoa). KIMUAKeko zuzendaria (2002-2021)

(Zeanuri. 1961)


EHUn Psikologian lizentziaduna, ‘ez naiz inoiz lanbide horretan aritzera iritsi. Nire zaletasunak beti egon dira kulturaren mundura zuzenduak, oro har, ikus-entzunezkoetara eta, zehazki, zinemara’.


1990ean hasi zen Donostiako Udaleko Kultur Patronatuko Zinema Unitatean, Nosferatu aldizkariaren eta izen bereko zinema zikloen sorreran eta lehen urratsetan parte hartuz. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean eta Giza Eskubideen Zinemaldian parte hartu dut, baita Donostiako Nazioarteko Zinemaldiarekin kolaborazioren bat ere.


2002. urteaz geroztik, euskal film laburra hedatzeko eta banatzeko KIMUAK, 1998n sortzen dena, programaren kudeaketaren arduraduna da. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren proiektu hori Euskadiko Filmategiak kudeatzen du.


Espainian, Frantzian, Italian, Txilen, Kolonbian eta Marokon hainbat jaialditan izan da epaimahaikide. Halaber, Kanarietako, Andaluziako, Kataluniako, Madrilgo, Valentziako, Asturiasko eta Kantabriako film laburren katalogoen hainbat ediziotako hautaketa-batzordeetan parte hartu du. ICAAren (film laburrak eta luzeak), Andaluziako Juntaren eta Kanarietako Cultura en Red (film laburrak, bietan) laguntza selektiboetarako film laburren proiektuak baloratzeko prozesuetan ere parte hartu du.


Fasera bisitak:

1933 Saioa     2008/01/15 Catálogo KIMUAK 2008

bottom of page