top of page
Image-empty-state.png

Toni Garzón Abad

Zinema zuzendaria eta gidoigilea

(Bilbo. 1965)


Ekoizpen eta Zuzendaritza Zinematografikoan Tituluduna eta Zientzia Ekonomiko eta Enpresa ikasketetan Lizentziatua. Filosofian ikasketak egin ditu. VINCI P.C. ekoizpen zinematografikoko bazkide da. Hainbat film labur, spot publizitario zuzendu ditu. Lo mejor de cada casa (una semana en el parque) film luzea zuzendu du eta horren gidoia Ediciones Beta-k argitaratu zuen. Publizitate kreatibo lanean eta kritiko zinematografiko gisa lan egin du. Egun, gidoi ikastaroak ematen ditu hainbat ikusentzunezko ikastetxetan eta zuzendari zinematogra-fiko laguntzaile gisa aritzen da hainbat elkarterentzat. Bi saio argitaratu ditu: Divino tesoro eta Cállate la boca. Lehenengoa gizartearen nerabetze larriari buruz ari da. Bigarrenak, aldiz, hitza eta isiltasunaren inguruan hausnartzen du maisuki, Hölderlin, Nietzsche eta Michelangelo Antonioniren “laguntzarekin”. Gaur egun, bere lehen poema liburua idazten ari da, Si alguna vez pensé que tendría 50 años.


Fasera bisitak:

2421 Saioa     2021/04/13   La llorona / Quebranto (flb)

2369 Saioa      2019/11/26   Los hermanos sisters / Por comparación (flb)

Filmegintza: Lo mejor de cada casa (una semana en el parque) (2000) · La lamia enamorada (2000,Flb) · El encargo 2 (El gordo) (1997,Flb).

bottom of page