top of page
Image-empty-state.png

Thomas Bidegain

Zinema zuzendari eta gidoigilea

Zuberotarra, 1968an Maule ondoko herrixka batean jaio zen. Bi urte zituela familia Parisera joan zen bizitzera, baina beti mantendu izan du lotura jaioterriarekin. Jada gurekin izan zen, zeharka bada ere, 2010eko azaroan, Jacques Audiarden “Un prophète” (2009) eman zenean PreZinebin. Lan honekin 2010eko Gidoi onenaren Cesar Saria eskuratu zuen Audiard berarekin batera.


Elias Querejetak banatzaile gisa kontratatu zuen (haren lehen lana). Horrek ekoizpenaren giroan murgildu zuen... eta, ipurterrea izanik, gidoigintzan buru belarri sartu zen (defendatzaile amorratua: “Gidoigile on bati ordaintzea aseguru ona ordaintzea da” / “AEBn serietako gidoigilea lehen planoan agertzen da”). 2001ean Jesse Peretzen “Le chateau” (Gaztelua) komediaren ideia garatu zuen. Hiru urte geroago, “À boir” Marion Vemouxen filmaren gidoia egingo du; hori ere komedia erregistrokoa.


Gero film laburren gidoiekin aritu zen... “Un prophète” agertu zen arte. Horrek ospe handia eman zion. Hortik aurrera idatziko eta parte hartuko du hamaika filmetan, 2015. urte arte, zuzendariaren aulkian jartzen delarik “Les Cowboys” (Ene alaba, ene arreba) opera prima egiteko. Urte horretan bertan, aldi berean, gidoia landuko du, berriro ere, Jacques Audiardekin eta Noé Debrérekin (azken hori, gidoikidea “Les cowboys” delakoan), eta beste hainbat lan... geratu ezinik. Lagun bikaina benetan.


Fasera bisitak:

2252 Saioa     2016/06/14   Les cowboys / Mi hija, mi hermana

Z0xx Saioa     2010/11/10   Un prophete (II. edizioa PreZINEBI / Gidoigileak*)

Oinarrizko filmegintza: Les cowboys (2015) ∙ Dheepan (g. 2015, zuz: Jacques Audiard) ∙ De óxido y hueso (g. 2011, zuz: J. Audiard) ∙ Un profeta (g. 2009, zuz: J. Audiard)

bottom of page