top of page
Image-empty-state.png

Telmo Esnal Illarramendi

Gidoigile eta zuzendaria

Zarautz, 1966. Zuzendari-laguntzaile gisa lan ugari egin ostean, Telmo Esnalek eta Asier Altunak “Txotx” (1997) eta “40 ezetz” (1999) film laburrak zuzendu dituzte elkarrekin, baita “Aupa Etxebeste!” (2005) film luzea ere. Azken film hori 53. Donostia Zinemaldiaren Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean lehiatu zen, eta Gazteriaren saria irabazi zuen. Era berean, hainbat jaialditan saritutako “Taxi!” (2007) eta “Amona putz!” (2009) film laburrak ere zuzendu ditu. “Urte berri on, amona!” filmarekin arrakasta handia izan zuen pasa den Donostia Zinemaldian.

Oinarrizko filmegintza: Urte berri on, amona! (2011, 2011ko Zinemaldia hautatua) ∙ Amona putz! (2009,Flb) ∙ Taxi! (2007,Flb) ∙ Aupa, Etxebeste! (2005, Asier Altunarekin batera zuzendua) ∙ 40 ezetz (1999,Flb Asier Altunarekin batera zuzendua) ∙ Txotx (1999, Flb Asier Altunarekin batera zuzendua)

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page