Taxio Ardanaz
Artista
(Iruñea 1978)
Gatazka-prozesu historiko jakin batzuetan sortutako adierazpen plastikoen inguruan lan egiten du, batez ere pinturan eta pinturaren osagai instalatzailean oinarritutako ikerketa bat garatzeko.
Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta bere formakuntza zabaldu du Julie Mehretu, Esther Ferrer, Itziar Okariz, Andrés Duque, Miroslaw Balka edo Peio Aguirre bezalako artista eta komisarioekin. Azken urteotan egoitzak egin ditu Italian (Espainiako Errege Akademia Erroman), Irakeko Kurdistanen (Amna Suraka), Kuban (Artista x Artista), Austrian (Kunsthaus Bregenz) eta Mexikon (Arte Bulegoa).
Bakarkako erakusketa egin du Bilbon: Carreras Múgica galeria (2023, 2017); Palman: Pelaires galeria (2022); Iruñean: El Sario, NUP (2021); Madrilen: Tabacalera Promoción del Arte (2017); Habanan: Artista x Artista (2016) eta Mexiko Hirian: Mexikoko Ateneo Español (2012). Taldeko beste erakusketa batzuen artean, nabarmentzekoa da "Complexo Colosso", CIAJG, Guimarães, Portugal (2021).
Fasera bisitak:
2513 Saioa 2024/01/23 Venceremos / Conguito (flb)