Sara Díez García
Diziplina anitzeko artista
(Getxo, Bizkaia. 2001)
Bere prestakuntzak EHUko Sorkuntza eta Diseinuko Gradua eta Arriagako J.C. Musika Kontserbatorioko Pianoko Gradu Profesionala hartzen ditu. Karreraren urteetan, bere lehen ikus-entzunezko piezak ekoizten ditu (Aladdin Sane / Stranger Than Kindness. 2020) eta aldizkari artistiko-literarioetan kolaboratzen du (Pluma y Fuego en Notre-Dame).
Bere lana, batez ere, argazkigintzaren eta egile-zinemaren esparruan garatzen du; musika, literatura eta kritika kulturalarekin lotutako proiektuak egiteaz gain. 2021ean, Caleidoscopio programaren II. edizioan parte hartu zuen. Horren bidez, BilbaoArteko Usuari@ren beka eskuratu zuen, ‘They fell from a Liquid Sky’ argazki-proiektua egiteko. Hurrengo urtean, Barakaldoko Gazte Bulegoan erakutsi zuen.
2022an Imanol Abaden Criaturas del Lagolanean parte hartu zuen eta Irati Otxoaren Estudio Cuatro en kolaboratu zuen, Radio Nighthawks musika, zinema eta literatura independenteari buruzko programa sortuz. 2023an Johnny by Night estreinatu zuen, bere apusturik arriskutsuena, Bilboko eta Madrilgo hainbat aretotan. Gaur egun (2023), Metonimia bere hurrengo film laburraren post-produkzioa amaitzen da, non eremu surrealistagoa eta esperimentalagoa aztertzen duen.
Fasera bisitak:
2502 Saioa 2023/10/24 KORTeN! Berezi Saioa Johnny by Night, Hirugarren koadernoa, Anti-Natura, Camila Hunck