top of page
Image-empty-state.png

Santos Zunzunegui Díez

Idazlea, gidoilaria eta zinema-historialaria

(Bilbo. 1947)


Idazlea, gidoilaria eta zinema-historialaria. Zuzenbidean eta Ekonomian lizentziatua (Deustoko Uni.), eta Informazio Zientzietan doktorea. Zinemarekiko duen interesak Irudiaren Teorian katedradun izatera eraman zuen Kazetaritza Fakultatean (Informazio Zientziak/Ikus-entzunezko Komunikazioa, EHU. Dekanoa 1992-1995). Zinearen Historia eta Teoria irakasle izateaz gain, hainbat komunikabidetarako kritika zinematografikoa garatu du.


Gidoiak egin ditu: “Contactos” (1970), “Tres, diez” (1983), “Camino de hierro y agua” (1984), eta “Bolívar, hijo de Vizcaya” (1987), besteak beste.


Bere jarduera bibliografikoa, gidoi zinematografikoez gain, saiakeraren eta kazetaritza-artikuluen artean mugitu da. Bere saiakerak: ‘Irudiaren teoria eta zinemaren analisia' (1983), ‘Begiratu irudiari’ (1984)‘Euzkadi, Teodoro Ernandorenaren film bat (1933-1983)', ‘El cine en el País Vasco '(1985) ‘El cine en el  País Vasco: laaventura de una cinematografíaperiférica’ (1986), ‘Pensar la imagen’ (1989) edo ‘Robert Bresson' (2001), beste askoren artean.


Fasera bisitak:

2028 Saioa     2013/03/05   Tokyo monogatari

1661 Saioa     2000/11/07   Histoire(s) du cinéma.2

1661 Saioa     2000/11/07   Histoire(s) du cinéma.1

1611 Saioa     1999/04/04   Au hasard Balthazar

777 Saioa     1972/04/04   Contactos

Filmegintza: (gidoilari gisa) Tiempo de fundición (1989), A buen puerto (1988), Bolivar, bizkaiko semea (1987), Bilbao mientras tanto (1984), Bilbao como un mosaico (1984), Bilbao en la memoria (1984), Bilbao Transfert (1984), Camino de hierro y agua (1984), Tres, Diez (1983) Contactos (1970).

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page