Santiago Tabernero Palacios
Kazetaria eta zinema gidoigile eta zuzendaria
(Logroño. 1961)
1984an Informazio Zientzietan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean. Sei denboraldiz zuzendu zuen ‘Versión Española' programa, TVEko La 2 katean, Espainiako zinema garaikideari eskainia.
TVErentzat ere, 1987tik, eduki zinematografikoko erreportajeak eta programak idatzi eta egin ditu, ‘La tarde’, ‘Tal cual’, ‘Días de cine’, ‘Informe semanal’, ‘Metrópolis’, ‘Sábado cine’ eta ‘Así se hizo’ programatarako.
Gidoilari gisa, Daniel Monzonekin batera Desvío al paraíso (1993, Gerardo Herrero) lanaren gidoia idazten du, bakarka Taxi (1996, Carlos Saura), Huelepega: Ley de la calle (1998, Elia Schneider [Venezuela]), zuzendariarekin eta Daniel Calparsoro Asfalto-rekin (2000, Daniel Calparsoro) lankidetzan.
Iñigo Rotaetxerekin batera zuzendarikidea eta Tiempo muerto (1997) film laburraren gidoilaria. 2001ean Expendedora film laburra idatzi eta zuzendu zuen.
Film luzean (gidoi propio batekin) egin berri du debuta Vida y color proiektuarekin. Oso proiektu pertsonala da, eta duela bost urte baino gehiagotik ari da horretan lanean.
Fasera bisitak:
1710 Saioa 2002/03/05 Selección de 5 cortos españoles (de 5 Comunidades Aut.)
1878 Saioa 2006/06/06 Vida y color
Filmegintza: Vida y color (2005)