Santiago Lorenzo Jiménez
Zinema zuzendaria
Santiago Lorenzok (1964, Portugalete), Irudi eta Gidoi ikasketak egiten ditu Complutense Unibertsitatean eta Antzezte Zuzendaritza Madrileko RESADean. Era berean, “El mundo del acomplejao” fanzinea zuzentzen ari da. 1992. urtean “El lápiz de la Factoría” produkzioetxea sortzen du eta honen bitartez, dokumental eta fikzio artean dabiltzan sei laburmetrai idatzi eta zuzentzen ditu Valladoliden. Pablo Llorens idatzitako “Caracol, col, col” laburmetraiaren ekoizlea da eta lan honek, Animazio Laburmetraiarik Onenaren Goya saria jaso zuen. “Mamá es boba” bere lehen lana, espainiar filmik berezi, ausarti eta ezohizkoenetariko bat da eta Alcalá de Henares Zinemaldian Ikusle, eta Antzezpen Onenaren Saria irabazi zuen. “Un buen día lo tiene cualquiera” bere bigarren luzemetraia da.
Filmegintza: Un buen día lo tiene cualquiera (2007) · Mamá es boba (1997) · Manualidades (1991,Flb)