top of page
Image-empty-state.png

Patricia Ferreira

Kazetaria, gidoigile eta zuzendaria (tb eta zinema)

(Madril. 1958)


Ikus-entzunezko Komunikazioaren Zientzietan (Irudia) eta Kazetaritzan lizentziatua Madrilgo Complutense Unibertsitatean.


Kazetari eta kritika zinematografiko gisa hasi zuen bere ibilbide profesionala, Radio Nacional de España, Televisión Española etaFotogramas aldizkarietan, besteak beste. Ondoren, telebistako hainbat produkziotan zuzendari laguntzaile gisa lan egin zuen, baita gidoilari, errealizadore eta zuzendari ere (El paraíso).


Ibilbide sendoa egin du telesail, programa kultural, informatibo eta, batez ere, dokumentalen zuzendari gisa, eta Espainian, Europan eta Latinoamerikan egin ditu filmaketak. Equinoccio edo Un país en la mochila aipatzen dugu bere lanen artean.

Zinemako bere debuta Sé quién eres (2000) izan zen, Berlingo Zinemaldian (Panorama Sailean) estreinatu zena eta Goya sarietarako Zuzendaritza Berri gisa (Aktore eta Musikaz gain) izendatua izan zena.


2001. urteaz geroztik, Madrilgo Zinema Eskolako (ECAM) zuzendaritza-irakaslea da, baita aktoreen zuzendaritza-irakaslea izan da eskoletan, tailerretan eta masterretan.


Fasera bisitak:

1681 Saioa     2001/05/08   Sé quién eres

Filmegintza: Sé quién eres (2000)

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page