top of page
Image-empty-state.png

Moussa (Moze Naya)

Musikaria

(Dakar, Senegal. 1980)


Moussa Goudiaby, Fas kolaboratzailea, batxilergoa ikasten Dakar. Gainera, kontserbatorioan musika-prestakuntza egin zuen 5 urtez, gitarran espezializatu zen, baita ahotsean eta perkusioan ere.


Moze Naya du izen artistikoa (Naya: Goazen! eta Moze: Moussa txikigarriaz, hau da, itzulpen librean* ‘Goazen Moussa-Moze!’ bezala litzateke). 18 urte zituenetik hainbat taldetan parte hartzen du Senegalen: Benno (1998), Tons Makhou (2003), Gouygui Star (2005) edo Togna Fola (2008).


Frantzia eta Suitza Europan zehar ibili ondoren, Bilbon ezarri zen 2014an.


Behin Bilbon, hainbat talde sortu eta laguntzen ditu: Frikibilband (2014), Pernambuco(2016), Naya Brothers (2017) edo SeneBilbo (2020). Afrikako sustraietako musika (Senegal, Mali, Burkina…) eta reggaearen eraginak, erritmoa eta emozio-sentimendua orekan.


Rubén González Mateos ekoizlearen eskutik, ‘Kakatar 203' (8 abesti, 2016an grabatua eta 2017an argitaratua) bere lehen diskoa jaio da, saiakera batzuen ondoren (hirugarrenean!).

2019an, Roberto Sánchezekin (ekoizlea) batera, ‘Naya Brothers’ bigarren diskoa sortu zen: Moze Naya (ahotsa eta gitarra), Cyrille Medi (bateria eta koruak), Saidou Tall (baxua) eta Yves Laurent (1. gitarra), Ibon Larruzearen parte-hartzeaz gain. Kike Morak ere (musikaria eta baxu-jotzailea) Moze Nayarekin kolaboratzen du noizean behin.


2020ko Irailean, pandemia ahaztu nahian (oraindik ere jarraituko du), Cyrille Medirekin batera, Fasen errezital txiki bat egiten du.


Fasera bisitak:

2395 Saioa     2020/09/22   Moze Naya kontzertua: Música en vivo // Yeelen-La luz   (Retorno a la sala tras la COVID19)

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page