top of page
Image-empty-state.png

Mikel Insausti

Zinema kritikaria

Zarautzen jaio zen (1958), 70eko hamarkadaren erdialdean Super-8n metraje laburreko filmagile izaten hasi zen eta Donostiako Zinemaldi Amateurrean hainbat sari lortu zuen. Zinemagintza ikasketak egin zituen IALn (Irudizko Arte Lantegia), baina formakuntza teorikora jotzen du Madrileko Irudiaren Zientzietako Fakultatean egon ondoren. 1978an aginduz egindako “Haurtzaindegia” dokumentala burutu zuen.


1980 eta 1981 urteen bitartean Egin egunkarian zine kritikari hasi zen lanean, Anton Merikaetxebarriaren ordez. Gainera Herri Irratian, Euskadi Irratian, Radiocadenan, Diario Vascon, Donostiako Zinemaldiaren Aldizkarian, Nosferatun eta ETBko ″ Ikusmira″ saioan hartu zuen parte. 1986an Donostia Zinemaldiko Errealizadore Berrien Nazioarteko Epaimahaian hartu zuen esku. 1989an bere lehenengo musika irarketa kaleratu zuen The Covers rock taldearekin, zeinek Katu Kale edo Funtzioa telesaioetan, besteak veste, hartzen zuen parte. Geroago The Lusty Men, Big Crunch eta Extras taldeekin diskoak grabatu zituen. Gaur egun Lekunberrin bizi da eta Gara egunkarian zinema kritika egiten du. 2007an EKHEk erremasturizatutako “Ama Lur” euskal zinemagintza klasikoaren DVDko argitalpenarekin batera doan liburuaren egilea da. Bere azken egitasmoa, Getxoko Zinemagile gaztea Antuñaño Totorikaren metraje luzeko filmerako gidoiaren egilea da.

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page