Miguel Marías Franco
Ekonomialaria, zinema kritikaria eta idazlea
(Madril. 1947)
Ekonomian lizentziaduna, 1992tik Madrilgo Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialeko Ikasketa Zerbitzuko burua da eta Euro + Efecto 2000 bulegoko arduraduna. Julian Marias filosofoaren semea, Javier Marias idazlearen eta Fernando Marias historialariaren anaia. Gainera, Jesus (Jess) Franco zinemagilearen iloba eta Ricardo Franco zinemagilearen lehengusua. Erreferente horiekin, kultura eta zinemarekiko erakarpena saihestezina da.
Zinemarekiko maitasun horrek zinema-kritikara eraman zuen 1966tik, aldizkari espezializatuetan: Nuestro Cine, Director por..., Casablanca, Cineinformación, Nuevo Fotogramas, Manhattan, Cuadernos de la Filmoteca de la Generalitat Valenciana, Nosferatu, Viridíana, Banda aparte, Hablemos de Cine eta La gran ilusión perutarrak, Ojo al Cine kolonbiarra, Revue Beige du Cinéma, etab. Aldizkari orokorretan, Revista de Occidente, El Urogallo eta Rey Lagarto aldizkarietan, El Noticiero Universal, Diario 16 eta El Mundo egunkarietan eta RNEren Radio 3 egunkarian. Espainiako Filmategiko zuzendari (1986-1988) eta Zinematografiako Zuzendari Nagusi (ICAA, 1988-1990) ere bihurtu zen.
‘Manuel Mur Oti: Las raíces del drama' (Zinemateka Portugaldarra), ‘Sin perdón/Manhattan' (Dirigido) eta ‘Leo McCarey: Sonrisas y lágrimas' (Nickel Odeón) liburuen egilea da, baita Jacques Tati-ri buruz liburuxka ere (Alcalá de Henaresko Jaialdia). Hainbat lan kolektiboren egilekide edo kolaboratzaile: Ophuls, Hitchcock, Ford, El Western, Vidor, Ledoux, Oliveira, Raúl Ruiz, Rossellini, Wenders, Borau, Corto español, Cine japonés, Cine español, Crítica cinematográfica española, Fuller, Tourneur, La Cava, Naruse, Stahl, Godarden bi, etab. Manuel Gutiérrez Aragonen Maravillasen gidoiaren hitzaurrea eta Tiempo de vivir, tiempo de revivirfilmaren epilogoa. Kontakizun labur bat argitaratu du Revista Hiperión aldizkarian.
TVErako gidoilaria izan zen 1972-1975 urteetan Ficciones eta Los libros (Platero y yo) sailetan. Jean-Luc Godarden ‘Introducción a una verdadera historia del cine' (Musidora) eta ‘Cinco guiones' (Alianza) ikastaroen itzultzailea izan da, eta Chabrol-i buruz liburuak ere (Fundamentos), baita M. Walker & R. Wood-ena, eta Peter Bodganovich-en ‘Fritz Lang en América' (Fundamentos) liburuena ere, baita C.S. Lewisen ‘The Screwtape Letters' (‘Cartas del diablo a su sobrino’ [Las cartas de Escutropo]) (Austral, Ed. Espasa -Calpe. RIALP).
Zinema klasikoari buruzko ikastaroak eman ditu ECAMen eta hitzaldiak UIMPn (Santander, Cuenca, Sevilla, Valentzia, etab.), Informazio Zientzien Fakultatean (Madrilgo Uni. Complutensea), Valladolideko Unibertsitateko Zinema Katedra, Olot eta Sabadelleko Zineklubak, Botín Fundazioa, Murtzia, Almeria, Santiago de Compostelako Unibertsitateak, Burgos, Alacanteko Aurrezki Kutxak, Madrilgo Hiriko Kultur Zentroa, Bartzelonako Zinema Astea, Madrilgo Arte eta Kultura Fundazioa, etab.
Valladolideko Zinemaldiko epaimahaikide izan da, baita Donostia Zinemaldiko CJGA Saria, Madrilgo Udalaren Film Laburren Luis Buñuel Saria eta Annecyko Quinzaine du Cinéma Espagnol Saria ere. ‘Madrid en el cine' Zikloaren komisarioa eta Lisboako eta Nuevo Milenio Espainiako Expo 98ko Espainiako Pabilioiko programazio zinematografikoaren aholkulari taldeko kidea.
TVEko 'Qué grande es el cine' eta 1996an 'Qué grande es el cine español' saioetako ohiko kolaboratzailea eta Nickcleodeón aldizkariko erredaktorea. ‘Beste Buñuel' liburua prestatzen ari da.
Fasera bisitak:
1641 Saioa 2000/03/03 Conte d’automme /Cuento de otoño