Miguel Albaladejo
Gidoilaria eta zuzendaria
(Pilar de la Horadada, Alicante. 1966)
Alacanteko Miguel Albaladejo bere herriko zinemaren jabearen semea da, eta haurtzarotik ikusi du zinema ugari. Gerora, hainbat lan harrigarri egin ditu: zuzendaritza-laguntzaile gisa (fotokopiak eginez, testuak makinaz pasatuz, aktoreak telefonoz deituz, figuraziora animatuz), linea erotiko baten gidoilari gisa, Fernando Truebaren El sueño del mono loco ekoizle-laguntzailea, Montxo Armendarizen Las cartas de Alou filmeko produkzio laguntzailea, eta gainera Luís García Berlangaren Todos a la cárcel filmeko zuzendaritzan kolaboratzeaz, eta Villarriba y Villabajo telesaileko casting-a zuzendu izanaz gain, horrek lanbidearen maila guztietan merezitako errekonozimendua finkatzen lagundu diona.
Aipatzekoa da, halaber, Elías Querejetaren El hombre y la industria telebistako dokumentalen ekoizpenean zuzendari laguntzaile gisa ere parte hartu duela.
La primera noche de mi vida (1998) zuzendu zuen, Elvira Lindorekin batera gidoilari izan zen lanaren arrakastaren ondoren, Miguel Albaladejok berriro lortu zuen arrakasta Manolito gafotas lanarekin, umorez eta bizitasunez beteriko film bat, aipatutako idazlearen liburuetan oinarritua. Gainera, Ataque verbal (1999) zuzendu zuen, Fas bisitatzeko lehen saiakera. Harrezkero, oso azkar egiten du lan, urtean behin film bat estreinatuz. El cielo abiertotik urtebete geroago, bere Rencorlanaren postprodukzio fasean dago jada.
Fasera bisitak:
1846 Saioa 2005-10-18 Ataque verbal (II Semana Vasca de Guión)
Oinarrizko filmegintza: Cachorro (2004), Rencor (2002), El cielo abierto (2001), Ataque verbal (1999), La primera noche de mi vida (1998)