top of page
Image-empty-state.png

Maya Amrane

Komunikazio aditua eta kultur aniztasunaren kudeatzailea

(Argel, Argelia. 1972)


Informazio eta Komunikazio Zientzietan lizentziatua (Aljerko Unibertsitatea). 2002an Espainiara heldu zen Bakeari eta Gatazkari buruzko doktoretza ikasketak egitera (Castellón de la Planako Jaume I. Unib.). Eta geroago Garapen eta Nazioarteko Lankidetzako Diplomatura (EHU/UPV). Halaber, Gizarte Bitartekaritza eta Kulturarteko Hezkuntza (EHU/UPV) ikasketak egiten ditu. Arabiar hizkuntza badaki, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez hitz egiten du.


2006az geroztik, hainbat elkartetan (…Mujeres del Mundo Babel / Munduko Emakumeok. Bizkaia) esku-hartze sozialean lan egin du, kultur aniztasunaren kudeaketan, bizikidetzaren eraikuntzan eta arrazakeriaren eta diskriminazioaren aurkako borrokan espezializatuta. Baita feminismoan eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko mugimenduetan ere, testuinguru islamikoetan bereziki. Zerbitzu publikoetan eta erakunde pribatuetan lan egin du. 2009an, eta bi urtez, Bilboko Udaleko Kulturarteko Gizarte Bitartekaritza Zerbitzuko SEMEBIn esku-hartze sozialeko teknikari gisa lan egin zuen.


2012an BILTZEN EJ/GVko Integrazio eta Bizikidetza Zerbitzuan garatu zuen bere lana gaur arte (2024). Ignacio Ellacuria Fundazioan ere lan egin du (2016) eta urte horretan bertan Espainiako Gurutze Gorriaren Nazioarteko Ordezkari gisa.


2016ko maiatzean Islamofobiak Europan emakume musulmanengan duen eraginari buruzko txostenean parte hartu zuen Arrazakeriaren Aurkako Europako Sarerako (ENAR) eta Galde aldizkarian 'Musulman emakumeak islamofobiaren aurka' artikulua idatzi zuen, 2016-07-26an (Galde aldizkaria, Euskadin kokatua, politiko-kulturala, ideia eta iritziena, irekia, librea, lotura politiko edo instituzional gabea). Erreportaje honekin hainbat hedabidetan agertu da eta prestakuntza tailerrak egin ditu.

Fas zineklubera egindako lehen bisitan, Kaouther Ben Hania zuzendari tunisiarrak La belle et la meute aurkeztu zigun, Tunisian izandako benetako kasu bati buruz, poliziak berak (txakur-talde) bortxatutako emakume batena. Kurtso horretan, eta urtean, Kabuleko Enarak aurkeztu zigun, talibanen garaipenaren ostean Afganistango emakumeen egoera aurkezten (eta salatzen) duen animaziozko filma.


Visitas al Fas / Fas bisitak

2434 Saioa     2021/10/22   Les hirondelles de Kaboul (Edouard Mayoralekin batera [IFB])

2417 Saioa     2021/03/12   La belle et la meute (Margot Le Peltierrekin batera [IFB])

bottom of page