María Oianguren Idigoras
Filosofoa eta cultura kudeatzailea (Gernika Gogoratuz)
Filosofian eta Hezkuntza Zientzietan, Historian eta Pentsamendu Sistemetan lizentziatua (UPV/EHU. 1989). 1991tik 2001era arte, Gernika Gogoratuz-en Dokumentazio, Argitalpen eta Web gunearen arduraduna izan zen (Gernika Gogoratuz 1987an sortutako zentroa, 50. Gernikako bonbardaketa, Eusko Legebiltzarrak egina).
2001ean Kultur Enpresen eta Elkarteen Kudeaketako goi-mailako ikastaroa egin zuen (XBD-Xabide, Vitoria-Gasteiz), eta 2002an Gernika Gogoratuz, Bakearen aldeko Ikerketa Zentroko zuzendari izendatu zuten.
2006an ‘El papel de la investigación para la paz ante la violencia en el País Vasco’ idatzi zuen eta 2008an ‘Memoriaren Pedagogia. Gernikako Bonbardaketa’ edizioa koordinatu zuen. Kultura eta Bakearen Nazioarteko Jardunaldietan (Gernika. 2009-2010) ‘Cosmopolitismo y construcción local de paz’ eta ‘Historias de vida…en la construcción de la paz’ aurkezten ditu.
2010ean René Cassin Saria jaso zuen (EJren Giza Eskubideen saria) exaequo, eta Karmele Soliño Queiruga-rekin batera 'Terrorismoaren biktimen eta diktaduren memoriaren inguruko esperientzia pedagogikoak' idatzi zuen. Eta bi urte geroago 'Giza eskubideak eta bakearen eraikuntza Euskal Herrian' (Mila García de la Torre, María Oianguren, Gorka Ruiz eta Josu Ugarte).
2013an, Fas zineklubaren 60. urteurrenaren eta Gernikako bonbardaketaren 76. urteurrenaren baitan, ‘Gernika por la Paz' saioa aurkeztuko digu, Tavianitarren Cesare deve morire(2012) filmarekin eta Gernika (Angel Sandimas. 2012) film laburrarekin.
Hurrengo urteetan, bakeari, gatazkari eta gizarte-eraikuntzari buruz argitaratzen jarraitzen du. Eta 2020an Gizarte Eraikuntzarako Etika Masterra (Deusto Unib.) egiten du.
Fasera bisitak:
2134 Saioa 2013/04/23 Cesare deve moriré / Gernika (flb) (76º aniv. bombardeo de Gernika)