Marie-Eléne Valpuesta
Kultur kudeatzaile
Bartzelonako l'Ull Anònim (Begi Anonimoa) kultur elkarteko lehendakaria (zinemari buruzko beste begirada batzuk adierazteko lan egiten duen elkartea, bereziki Saharaz hegoaldeko Afrika, Magreb eta diaspora afroamerikarra).
1996an Bartzelonako Cinema Africàren 1. Mostra martxan jartzea erabakitzen dute.
2004an, 9. edizioa dela eta, Mostra ibiltaria egin da eta Bilbora iristen da (Fas zinekluba). Bertan, Marie-Elènek aurkezten dizkigun ‘Afrika ezinbestekoa’ izeneko bi saio egiten dira.
Bitxia bada ere, urte horretan bertan, Tarifara (Cadiz) eraman zuten ideia, baina beste GKE baten bitartez, Al Tarab, Gibraltarko itsasartean zubi kultural bat eraikitzeko eta zinema eragile nagusi izateko ametsarekin, eta FCAT sortzen da (lehenengo Erakusketa gisa eta gero Tarifako Zinema Afrikarraren Jaialdia).
Bi urte geroago, 2006an, zineklubak Afrikara begiratzen du berriro, Bartzelonako Mostra de Cinema Africà eta Marie-Elène zuzendari-koordinatzailearen bitartez.
Hurrengo urtean, Mostraren hedapenaren barruan, Madrilera joan zen (Madrilgo Zinema Afrikarraren Erakustaldia). Mostrak osasun ona zuen (eta zinema afrikarra Estatuak goza zezakeen), baina krisia 2011n iritsi zen, eta 16. edizioan, ziurgabetasun ekonomikoaren aurrean amaiera ematen du.
2008an Marie-Elènek Alkantara Producciones ekoiztetxea sortzen du, eta Le Films du Cocodrile (Senegal) enpresaren laguntzarekin, Nosaltres (Moussa Touré. 2008)) filma egiten dute.
2012an, FCAT (Tarifa), antzeko egoera jasaten duena, Kordobara lekualdatzen da, eta Mostrak ez du bizirik irauten, Bartzelona hiriak kudeatzen dituen saio solte batzuk izan ezik (L'Ull Anònim antolatzailea).
* Zinema afrikarrari eta bere jaialdiei dagokienez, FCAT Tarifara itzuli zen 2016an, eta Tangerren egoitza bat sortze da (jatorrizko ideiaren zubia). Bestalde, Katalunian, Kataluniako FilmoTecak ezin du alferrik galdu Mostrarekin egindako lana, eta 2018an Wallay! Bartzelonako Cinema Africà Jaialdia sortzen da, 96ko l'Ull-en hazia jasotzen.
Fasera bisitak:
1896 Saioa 2006/10/19 Nha fala / Mi voz (África imprescindible, Mostra BCN)
1801 Saioa 2004/10/29 L’Afrance (Mostra BCN – Alboan)
1800 Saioa 2004/10/28 L’extraordinaire destin de Mme. Brouette (Mostra BCN – ACNUR)