Mariano Llinás
Zinemagilea
(1975, Buenos Aires) Argentinako Zinema Unibertsitatean aritu zen ikasten, eta zinema zuzendari, gidoilari, aktore eta ekoizle bihurtu zen. Baita unibertsitate horretako irakasle ere. Zinema independentearen ume izugarria.
Julio Llinasen semea izan zen (2018ko abuztuan hila, ia 90 urte beteak), eta Veronica Llinasen anaiordea (1960, Buenos Aires); “kulturarena” odolean darama, eta Zinema Argentinar Berriaren belaunaldikoa dela esan daiteke (Lucrecia Martel, Pablo Trapero, Lisandro Alonso...)
Abiatu film labur batekin abiatu bazen ere 1998an (Derecho viejo), nabarmendu Balnearios (2002) dokumentalarekin nabarmendu zen ezohiko zinemagile gisa; izan ere, dokumental hori ironikoa eta ohiz kanpoko da. Haren hitzetan: “Gustukoa dut filmatzea eta bitartean gauza gehiago bururatzea, ez baitut ekoizlerik atzetik estutzeko. Eta nahiago dut pelikulak filmatzea haiek estrenatzea baino. Horregatik egin dezaket pelikula bat, filmatu, filmatu eta filmatu egiten dena”.
Gidoigintzan zaildua: hor ditu, besteren artean, Opus (Mariano Donoso, 2005), El estudiante (Santiago Mitre, 2011), Paulina (Santiago Mitre, 2015) eta La Cordillera (Santiago Mitre, 2017). Baina oroz gain kulturaren harrak jotzen du gizon hau, eta horregatik sortu zuen 2002an El Pampero Cine ekoiztetxea —finantzabideetatik edo INCAAtik urrun, “zinema egiteko era aldatzeko”—, norekin eta Laura Citarellarekin, Agustin Mendilaharzurekin eta Alejo Moguilanskyrekin.
2011n, Konex zinema saria irabazi zuen, Argentinako hamarkadako bost zuzendaririk onenetako bat izateagatik.
Fasera bisitak:
2332 Saioa 2018/11/11,12,13 La Flor (Zinebi-rekin elkarlanean)
Filmegintza: La Flor (2018) ∙ La Flor (parte 1) (2016) ∙ Tres fábulas de Villa Ocampo (flb, 2011) ∙ Historias extraordinarias (2008) ∙ El humor (Pequeña enciclopedia ilustrada) (2006. Con Ignacio Masllorens. Inédita) ∙ La más bella niña (flb, 2004) ∙ Balnearios (2002) ∙ Derecho viejo (flb, 1998)