Marc Recha
Zinema zuzendaria
(1970, L’Hospitalet de Llobregat -Katalunia-) Atzean geratu zen Locarnoko zinema jaialdira eraman zuen El cielo sube (1991) filma (‘zinemagile oso orijinala da eta sintesirako gaitasun itzela duena’, idatzi zuen Angel Fernandez Santosek garai hartan), eta eutsi egiten die bere ikuspuntu bereziari eta ezaugarriei, eta ikuslea horren partedun egiten du, egunerokotasunera hurbiltzen eta amestera eramaten gaituen zinema soila eta erakargarria eginez. Horrela iritsi da bere bederatzigarren film luzera (La vida lliure, 2017), energia, irudi bikain eta kontatzeko trebetasun berarekin. Istorio ugari utzi dizkigu bidean: susperraldia eta nortasuna (El cielo sube, 1991), landa-inguruneko mundua eta haurtzaroa (L’arbre de les cireres, 1998), familia (Pau i el seu germa, 2001), ibiltaritza (Les mans buides, 2003), uda eta ikaskuntza (Dies d’agost, 2006)… eta jarraitzen du. Marc bete-betean sartzen da kontatu beharreko istorioetan, lagun bat (edo aitona) bailitzan. Ameslari beti, eta amets eginarazten. Mundu pertsonal eta unibertsala.
Marc Recha:
2327 Saioa 2018/10/09 La vida lliure
Oinarrizko filmegintza: La vida lliure (2017) ∙ Un dia perfecte per volar (2015) ∙ Ponts de Sarajevo (2014) ∙ Petit indi (2009) ∙ Dies d’agost (2005) ∙ Les mans buides (2003) ∙ Pau i el seu germà (2001) ∙ L’arbre de les cireres (1998) ∙ El cielo sube (1991)