Manolo Matji Tuduri
Gidoilaria, zuzendaria eta ekoizlea
(Madril. 1940)
Medikuntza ikasketak utzi eta Zinematografia Eskola Ofizialean (EOC/ZEO) sartu zen. Zinema-kritika idazten du Griffith eta Film Ideal aldizkarietan, eta 70eko hamarkadaren amaieran zineman eta telebistan hasi zen, hiru alderditatik: gidoia, ekoizpena eta zuzendaritza.
Gidoilari gisa, Mario Camusekin kolaboratu du Los días del pasado (1976) eta Los Santos Inocentes (1981) filmetan. 1980an Gidoi Onenaren Buñuel Saria jaso zuen El hombre de moda (F. Méndez-Leite) filmarengatik. Los Santos Inocentes-ek lortutako arrakasta handiak Delibesen beste eleberri baten bertsio zinematografikoa idaztea erraztu zion, El disputado voto del señor Cayo(1983). Era berean, arrakasta handiko hainbat telebista-produkziotan parte hartzen du, hala nola Turno de oficio (1985).
Handik gutxira, eta gidoi propioan oinarrituta, La guerra de los locos (1986) bere lehen film luzea egin zuen, 1987an New Yorkeko Kritikarien Elkartearen Saria jaso zuena, baita Orleanseko Zinemaldiko Sari Nagusia eta urte berean Pablo Iglesias Saria ere; filma Gidoi Onenaren Goya sarirako izendatu zuten 1988an (2. edizioa eta José Luis Cuerdak El bosque animado lanarekin irabazi zuena).
Fernando Truebaren El sueño del mono loco (1987) filmeko gidoilari lanak Gidoi Egokitu Onenaren Goya saria eman zion. Gidoilari gisa egindako beste lan batzuk La mano negra (F. Colomo, 1978), La blanca paloma (J. Miñón, 1988) eta A solas contigo (E. Campoy, 1990) izan dira. Telebistarako hainbat lan egin ondoren, bigarren luzea egin zuen, Mar de luna (1994). Eta ondoren TVErako Ofiziozko txanda, hamar urte geroago / Turno de oficio, diez años después (1995).
Fasera bisitak:
1824 Saioa 2005/03/08 Horas de luz
Oinarrizko filmegintza: (gidogile eta zuzendaria gisa) Horas de luz (2004), Mar de luna (1994), La guerra de los locos (1987) (gidogile gisa) Besos para todos (2000), A solas contigo (1990), La blanca paloma (1989), El sueño del mono loco (1989)